Ezagutu ezazu Miriam Ocarizekin bere mundu grafikoa eta nola helarazten duen bere moda eta dekorazioko sorkuntza berezietara.
Lekua: Kutxa Kultur Plaza. Tabakalera eraikina, Donostia.
Kolaboratzen du: Kutxa Kultur Moda.
Ekoiztu eta antolatzen du: Estudio YOX.
Sarrera librea lekuak bete arte.
Interesa duen edonorentzat zuzentzen da eta bereziki moda, arte, diseinu eta dekorazioko ikasle eta profesionalei.
Miriam Ocarizek estanpatu diseinuaren inguruko ikastaro bat ere eskainiko du martxoak 7 eta 8an. Zehaztasunak.
MIRIAM OCARIZ
Moda diseinatzailea, artista grafikoa eta irakaslea. Espainian Moda sortzaileen Elkarteko kide da. Hogei urteko ibilbidea egin du moda munduan.
Arte Ederretan lizentziatua da eta Moda Diseinu titulua dauka.
Estanpatuak dira bere moda sorkuntzaren nortasun zeinu nagusia, baita ere oihalen kalitatean eta jantzien garapenean jartzen duen arreta berezia.
2002an L’Oreal Paris saria lortu zuen, Madrilgo Cibeleseko Pasarela diseinatzaile gazteentzako bildumako lehenengo bildumarekin. 2004 eta 2006 urteetan, Armand Basi enpresaren emakumezko ataleko sorkuntza zuzendari izan zen.
Gaur egun, Miriam Ocariz, Espainiako moda diseinatzaileen artean garrantzitsuenetako bat da. Bere moda bildumak erakusgai izan ditu estatu espainoleko pasarela nagusietan, baita nazioarteko azoka eta saloietan ere: besteak beste, Milango White delakoan, edoeta Who’s Next eta Tranoi-n Parisen. Bere sorkuntzak, beti posizionamenduaren inguruko filosofiaren arabera, mundu osoan lortu dituzte salmenta puntuak (Frantzia, Estatu Batuak, Italia, Erresuma Batua, Japonia …), Parisko Colette eta Kabuki eta New Yorkeko Barney-n esate baterako. 2009an Tokioko HP France taldearekin akordioa lortu zuen, Japonian bere bildumak banatzeko.
Miriam Ocarizen lana, bai jantziak eta marrazkiak, Espainia mailako eta nazioarteko erakusketa aretoetan antolatutako erakusketetan ikusgai izan dira, besteak beste, Bilboko Marzana Arte Aretoan, Madrilgo Jantzien Museoan, Errege Sofía Arte Zentroko Museo Nazionalean, Tokioko Cervantes Institutuan edo New Yorkeko Queen Sofia Espainiako Institutuan.
Sarrera librea lekua bete arte.