Ohar Legala

1. Web-orri hau erabiltzeko baldintza orokorrak
Web-orria erabiltzerakoan, atariak “Erabiltzaile” izaera esleituko dio sartu denari eta estudioyox.com webgunean sartzerakoan argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta zalantzarik gabe onartzen dituela ulertzen da. “Erabiltzaile” gisa joko da, estudioyox.com webgunera sartu, bertan nabigatu, edo webgunea bera erabiltzen duen persona.

1.1. Xedea eta aplikazio-esparrua Erabilera-baldintza orokor hauek, estudioyox.com webgunerako sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzen dute, bai eta bertako edukiak (testu, diseinu, kode, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu-base, irudi, adierazpen, informazio, etab.) zein jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazio-mailako eta nazioarteko legeek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzeak eragin ditzakeen ardurak ere. A.C.YOX-ek berariazko baldintzak ezartzeko eskubidea du eta berariazko zerbitzuak erabili edota kontratatzerakoan aplikatuko dira. Baldintza orokor hauek, azken finean, aplikazio osagarrikoak dira.

1.2. Webgunera sartu eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak 1. estudioyox.com webgunera sartzea librea eta doakoa da. Hala ere, zenbait zerbitzu eta edukirentzat aurrez zerbitzua edo produktua kontratatu beharko da. Kasu horietan, horretarako A.C.YOX ek berariaz sortutako baldintza zehatzak aplikatuko dira eta kontratatu aurretik eskuragai jarriko ditu. 2. Webgune honetan dauden edukiak erabili nahi dituzten adin txikikoek, aurrez, beren guraso, tutore edo ordezkari legalen baimena izan behar dute eta horiek izango dira beren ardurapean dauden adin txikikoek eginiko ekintza guztien arduradun bakar. 3. Uneoro, Erabiltzaileak web-orrian dauden zerbitzuen legezko erabilera egingo dute, honako baldintza orokorren, indarrean dagoen legediaren, moralaren eta ordena publikoaren arabera, bai eta, oro har, Interneten onartutako beste praktika batzuen arabera ere. 4. Erabiltzaileak ez du honakoa egingo: birus, programa, makro edo edozein karaktere-sekuentzia sartzea web-orri honen sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko asmoz; beste erabiltzaile batzuk web-orrira sar daitezen eragoztea baliabideak masiboki kontsumituz; publizitate-helburua duten web-orriko datuak kaptatu; web-orri honetan jasotzen diren edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarren batzuei eman; web-orri honetako zerbitzuen bidez, jabetza intelektuala, sekretu industrialak, hitzarmenezko konpromisoak eta hirugarren batzuen ohore, irudi eta intimitate pertsonalerako eskubidea kaltetu ditzaketen ekintzak burutu; bidegabeko leia eta zilegi ez den publizitatea egitea.

2. Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak
A.C.YOX estudioyox.com osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabea da, marka, merkataritza-izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki, eta mugatzaile izan gabe, web-orriko diseinu grafiko, iturburu-kode, logo, testu, argazki, ikus-entzunezko, soinu eta gainerako eduki-elementuak egilearen eskubideez babestuta daude. estudioyox.com webgunera sartu edo bertan nabigatzeak ez du inola ere esan nahi A.C.YOX-ek, bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egiten dienik, Erabiltzaileari erabilera pertsonalerako ematen dizkionik edo edukien lizentzia osoa edo partziala ematen dionik. Hori dela eta, Erabiltzaileak onartzen du estudioyox.com webguneko eduki guztiak edo batzuk, edozein bide erabilita, A.C.YOX-en berariazko idatzizko baimenik gabe erreproduzitu, kopiatu, banatu, merkaturatu, eraldatu, berrerabili, publikoki komunikatu eta, oro har, beste edozein ekoizpen-mota erabiltzen baditu, jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak urratzen ari dela.

3. Erantzukizunen eta bermeen erregimena
1. A.C.YOX-ek ez du estudioyox.com webgunean dauden zerbitzuen edo informazioaren zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna edo doitasuna bermatzen, eta beraz, ez du inongo ardura zuzen edo zeharkakorik izango Erabiltzaileak webguneak iruzur egin diola pentsatuta sor diezazkiokeen edozein eratako kalte eta galeretan.

2. Donostia Kulturak jakinarazten du, bere aukeren eta teknologiaren egoeraren arabera, webguneak egoki funtzionatzeko eta birusak eta elementu kaltegarriak desagerrarazteko aukera eskaintzen duten neurri tekniko eta antolatzaileak hartu dituela; hala ere, ez du honako hauen ardura hartzen: a) estudioyox.com webgunean jasotako eduki eta zerbitzuen jarraitutasuna eta erabilgarritasuna; (b) akatsik ez egotea aipaturiko edukietan eta gerta litekeen edozein oker zuzentzea; (c) estudioyox.com webgunean birusik edota bestelako elementu kaltegarririk ez egotea; (d) hartu diren segurtasun-neurriak menderaezinak izatea; (e) estudioyox.com webguneko segurtasun-sistemak hausten dituen pertsonak eragindako kalte eta galerak.

3. Erabiltzailea izango da hirugarren pertsonen aurrean estudioyox.com webgunera pertsonalki edo bere izenean bidalitako edozein mezuren arduradun bakarra, bai eta web-orri honetan dauden eduki eta zerbitzuak legez kontra erabiltzearen arduraduna ere.

4. A.C.YOX-ek mantentze-, konpontze-, eguneratze- edo hobetze-lanak direla eta, estudioyox.com webgunerako sarbidea denbora batez eta abisurik gabe bertan behera uzteko eskubidea gordetzen du. Baldintzek hala egiteko aukera ematen duten guztietan A.C.YOX-ek, aldez aurretik, zerbitzuak etengo diren dataren berri emango duen abisua argitaratuko du bere web-orrian.

5. estudioyox.com webgunean egon daitezkeen beste web-orri batzuetarako estekek beste webgune batzuetara eraman zaitzakete; A.C.YOX-ek ez du gune horien gaineko ardurarik hartzen, horien gaineko kontrolik ez baitu; azken batean, helburua Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea baita, eta hortaz, Erabiltzailea bere ardurapean sartuko da horietara eta horietan arautzen diren erabilera-baldintzetan.

6. A.C.YOX-ek ez du Erabiltzaileek bere webgunean dauden eduki eta zerbitzuen gainean egin dezaketen erabilera bere gain hartzen. Beraz, ez du bermatzen Erabiltzaileek egin dezaketen aipatu edukien eta zerbitzuen erabilera baldintza orokor hauen araberakoa izango denik, ez eta era arduratsuan egingo dutenik ere.

4. Iraupena eta aldaketa
1. A.C.YOX-ek sarbiderako baldintza orokor hauek, osoki edo partzialki, aldatzeko eskubidea gordetzen du, aldaketak webgune honetan bertan argitaratuz. Halaber, beharrezkotzat dituen aldaketak egin ahal izango ditu aurrez jakinarazi gabe, eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehituz, eta baita aurkezteko era edo kokalekuaren forma bera ere. Hortaz, indarrean dauden baldintza orokortzat, Erabiltzailea estudioyox.com webgunera sartzerakoan argitaratuta daudenak hartuko dira, eta horren ondorioz, Erabiltzaileak aipatutako erabilpen-baldintzak aldizka irakurri beharko ditu.

2. Baldintza berezietan xedatutakoa kontuan hartu gabe, A.C.YOX-ek web-orriko edukietarako sarbidea bukatutzat hartu, bertan behera utzi edo eten dezake, edozein momentutan eta aurrez jakinarazi gabe, eta Erabiltzaileak ezin eskatuko du inolako kalte-ordainik.

5. Datu pertsonalen babesa
Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO) betez, estudioyox.com web-orriaren bidez emango dizkiguzun datuak konfidentzialki erabiliko direla eta A.C.YOX-en jabegoko fitxategi automatizatu batean gordeko direla jakinarazten dizugu. Zure datu pertsonalak, datu pertsonalak jasotzeko formulario elektronikoa aurkitzen den orrietan azaldutako helburuekin erabiliko dira. Halaber, zure eskaerari erantzuteko eta gure jarduerarekin loturik zure intereserako izan daitekeen informazioa bidaltzeko gorde ahal izango dira (bide arruntez edo elektronikoz), kontrakoa esaten diguzun arte. Erregistro elektronikoa gauzatzeko edozein formulariotan bete beharreko eremuak beteko ez balira, baliteke A.C.YOX-ek ezin izatea zure eskaera artatu. A.C.YOX-ek ez ditu bere Bezero/Erabiltzaileen informazioa edo datu pertsonalak saldu, utzi, alokatu edo hirugarren pertsona baten eskutan jartzen. Aurreko paragrafoan adierazitakoa betetzeko, jakinarazten dizugu A.C.YOX-ek bere sistemetan cookie-ak dituela jarrita. Cookie-ak nabigatzaileak zure ordenagailuko disko gogorrean gordetzen dituen testu-fitxategi txikiak dira. Gure web-orrian nabigatzerakoan, gure zerbitzariak cookie-a antzeman dezake eta zure azken bisitari buruzko informazioa eman diezaguke. Nabigatzaile gehienek cookie-ak erabiltzea automatikoki onartzen dute, baina nabigatzailea ordenagailuaren pantailaren bidez cookie-ak jasotzen ari zarela abisatzeko konfigura dezakezu, zure disko gogorrerako sarrera eragotziz. Erabiltzaileak bermatzen du A.C.YOX-i eskainitako Datu Pertsonalak egiazkoak direla eta berak du horietan izan litekeen edozein aldaketaren berri emateko ardura. Erabiltzailea izango da A.C.YOX-i edo edonolako hirugarren bati formularioan datu faltsu, zehaztugabe, guztiz bete edo berritu gabekoak betetzeagatik sorrarazitako zuzeneko zein zeharkako edozein kalteren arduradun bakarra. Erabiltzaileak ezin gehituko ditu hirugarren baten datu pertsonalak, baldin eta honek bere oniritzia pribatutasun-politika hau ezagututa eman ez badu; datuak gehitze horren erantzule bakarra erabiltzailea izango da. A.C.YOX-ek eskainitako zenbait zerbitzuk datu pertsonalak babesteko aurreikuspen zehatzak dituzten baldintza bereziak izan ditzakete; hortaz, kasu bakoitzean aipatutako baldintza bereziak aplikatuko dira. Baldintza bereziek arautzen ez dituzten kasu guztietan, pribatutasun-politika honetan jasotako baldintza orokorrak aplikatuko dira. 8 urtetik beherako haur eta gazteei jakinarazten diegu, A.C.YOX-en webgunean datu pertsonalak emateko, beren guraso edo tutoreen baimena behar dutela. A.C.YOX-ek beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalen aldaketa, galera, edo baimendu gabeko erabilerarik zein sarrerarik gerta ez dadin, une oro teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta dituzten arriskuak kontuan hartuz. Hala ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla guztiz menderaezinak. A.C.YOX-ek bere irizpideen arabera, edo legegintzan, jurisprudentzian edo enpresaren praktikan aldaketa egon delako, bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea gordetzen du. A.C.YOX-ek aldaketaren bat egingo balu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko litzateke, eta Erabiltzaileak bertan izango du A.C.YOX-en egungo pribatutasun-politikaren berri jasotzeko aukera. Hala ere, erabiltzaileekiko harremana, webgunera sartzerakoan bertan aurreikusten diren arauen araberakoa izango da. Webgunean dauden formularioak betetzearekin batera, Erabiltzaileak onartu egiten du bere datu pertsonalak, aipatutako jardueretarako, A.C.YOX-en fitxategi automatizatuan gordetzeko baimena ematen duela.

6. Legedi aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena
A.C.YOX-en eta Erabiltzailearen artean sortutako harremanak legedi aplikagarriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatzen denaren araberakoak izango dira. Ala ere, araudiak aldeei foru baten mendean jartzeko aukera ematen dien kasuetarako, A.C.YOX-ek eta Erabiltzaileak, egokituko litzaiekeen beste edozein foruri berariaz uko egin eta Donostiako Epaitegi eta Auzitegietara jo beharko dute.

7. Webgune honen jabearen nortasuna
34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazio eta merkataritza elektronikoaren gizarteko zerbitzuei buruzkoa, betez, estudioyox.com webgunearen jabea honako hau dela jakinarazten dizugu:
• Izen soziala: AC.YOX
• IFK zenb.: G95194502
• Telefonoa: 665272834
• Helbide elektronikoa: acyox@estudioyox.com

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone