Ikasi Miriam Ocarizekin bere teknika eta sekretuak moda eta dekorazio goi-mailako estanpatuak diseinatzeko.
Ikastaro teoriko-praktikoa. Materiale eta asistentzia ziurtagiria barne.
Lekua: Kutxa Kultur Enea. Tabakalera, 4. solairua. Donostia.
Iraupena eta ordutegia: 16 ordu. 10:00-14:00 eta 15:00-19:00.
Kolaboratzen du: Kutxa Kultur Moda.
Ekoizle eta antolatzailea: Estudio YOX.
Hizkuntza: Gaztelera.
Miriam Ocariz.
KONTZEPTUA ETA HELBURU NAGUSIA
Ikastaroa Miriam Ocarizek bere sorkuntzetan erabiltzen duen estanpatuak diseinatzeko teknika ikasteko eta erabiltzeko diseinatu da. Artean, modan eta dekorazioan aplikatutako marrazkiengatik eta estanpatuengatik nabarmendu den profesional ospetsu honen dedikazioarekin.
MIRIAM OCARIZ
Moda diseinatzailea, artista grafikoa eta irakaslea. Espainian Moda sortzaileen Elkarteko kide da. Hogei urteko ibilbidea egin du moda munduan.
Arte Ederretan lizentziatua da eta Moda Diseinu titulua dauka.
Estanpatuak dira bere moda sorkuntzaren nortasun zeinu nagusia, baita ere oihalen kalitatean eta jantzien garapenean jartzen duen arreta berezia.
2002an L’Oreal Paris saria lortu zuen, Madrilgo Cibeleseko Pasarela diseinatzaile gazteentzako bildumako lehenengo bildumarekin. 2004 eta 2006 urteetan, Armand Basi enpresaren emakumezko ataleko sorkuntza zuzendari izan zen.
Gaur egun, Miriam Ocariz, Espainiako moda diseinatzaileen artean garrantzitsuenetako bat da. Bere moda bildumak erakusgai izan ditu estatu espainoleko pasarela nagusietan, baita nazioarteko azoka eta saloietan ere: besteak beste, Milango White delakoan, edoeta Who’s Next eta Tranoi-n Parisen. Bere sorkuntzak, beti posizionamenduaren inguruko filosofiaren arabera, mundu osoan lortu dituzte salmenta puntuak (Frantzia, Estatu Batuak, Italia, Erresuma Batua, Japonia …), Parisko Colette eta Kabuki eta New Yorkeko Barney-n esate baterako. 2009an Tokioko HP France taldearekin akordioa lortu zuen, Japonian bere bildumak banatzeko.
Miriam Ocarizen lana, bai jantziak eta marrazkiak, Espainia mailako eta nazioarteko erakusketa aretoetan antolatutako erakusketetan ikusgai izan dira, besteak beste, Bilboko Marzana Arte Aretoan, Madrilgo Jantzien Museoan, Errege Sofía Arte Zentroko Museo Nazionalean, Tokioko Cervantes Institutuan edo New Yorkeko Queen Sofia Espainiako Institutuan.
.