GURI BURUZ

Estudio YOX gara, Donostian errotutako diziplina-anitzeko estudioa. Yon Martínez-Jauregi -ekoizpena eta erlazio publikoak- eta Xabier Martínez-Jauregik -zuzendaritza kreatiboa eta proiektuak- zuzentzen dugu 2001. urteaz gero.

Hurrenez hurren Euskal Herriko Unibertsitatean komunikazioan eta Arte Ederretan litzentziatu ostean eta Erresuma Batuan zenbait urtez ikasketa eta lanean aritu ondoren, Euskadira bueltatu eta indarrak batzea erabaki genuen Colectivo YOX -orain Estudio YOX- izeneko estudioa sortuz. Gure helburua, sorkuntza garaikidearen -batez ere ikusizko arteak eta moda- eta honekin lotutako komunikazioaren inguruko kalitatezko proiektu berritzaileak bilatu, sortu eta hedatzea da.

Geroztik, erakusketak, emanaldiak, desfileak, aurkezpenak, ikastaro magistralak, workshopak, mahai inguruak, irudi proiektuak… aukeratu, antolatu, ekoiztu eta sustatu izan ditugu, nazioarteko profesional esanguratsu eta erreferentzia diren zentruekin elkarlanean: Guggenheim Bilbao Museoa, Cristóbal Balenciaga Museoa, EITB, Tabakalera.

Hamabost urteko eskarmentuarekin, gure ezagutzak hiru sail espezializatuen zerbitzura jartzen ditugu: ekitaldi eta erakusketakirudi proiektuak eta zerbitzuak/ prestakuntza.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone