‘Goi-mailako joskintza burukoak’. Angel Amor. Ikastaroa. 5. edizioa.

Angel Amor, kapelagile aditua, zinema figuringile eta irakaslea denak, ikastaro arrakastatsu hau ematen du.

Ikastaro trinkoa. 16 plaza soilik. Arreta pertsonalizatua.

Parte-hartzaile bakoitza bere goi-mailako joskintza burukoa sortuko du Organza Larrosa teknikarekin. Pieza bakarra eta esklusibo bat, hain zuzen ere.

Nori zuzendua: Moda diseinuan, eta bereziki burukoen sorkuntzan interesa duten pertsonak.
Iraupena: 16 ordu.
Egunak: Urriak 28 eta 29, 2017. Ordutegia: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00.
Lekua: Kutxa Kultur Fabrika. Tabakalera eraikina, Donostia.
Antolatzailea: Estudio YOX.
Laguntzailea: Kutxa Kultur Moda.

Materialak barne daude eta asistentzia-ziurtagiria ematen zaie parte hartzen dutenei.

Ikastaroan Izena emateko edoeta kontsultak egiteko gurekin harremanetan jar zaitezke mail@estudioyox.com e-posta helbidean zure izena, helbide elektronikoa eta telefonoa bidaliz.

EDUKIAK

Angel Amor-ek goi-mailako joskintza inguruan dituen ezagutzak eta trebetasuna partekatzen ditu ikastaro honetan. Giro lasaian eta arreta pertsonalizaturekin, diseinatu, moztu, lore konposizio eta muntatzeko prozedurak sakonki landuko dira Organza Larrosako teknikatik abiatuta. Teknika hau soineko eta osagarrietan -brotxe, zorroak, oinetakoak- erabili daiteke ere. Parte-hartzaileek bere burukoa sortzeko aukera izango dute: pieza bakarra eta esklusiboa aditu ezagunaren laguntzarekin. Honako gaiak ikasi edoeta hobetuko dira:

Organza larrosen diseinua, aukerak eta maneiua.
Zeta organza nola tindatu. Gradazio efektuak.
Lumak nola tindatu.
Basearen eredua: portaerak eta egokitzapena.
Larrosa nola eutsi diademan eta beste euskarrietan.

ANGEL AMOR

Angel Amor, Angel Fernández Gisasolaren (Bilbo) ezizena da. Bilbao. Bilbo eta Londres artean bizi da.

Londreseko Central Saint Martins-en ikasketak burutu zituen. Jantzien profesionala bezala, kapelagintzan eta atrezzoan lan egiten du, nazioarteko nazioarteko filma eta telebista ekoizpenetan, hara nola Warner Brothers, Walt Disney, Fox, BBC eta ITV-entzako. Zinema munduan honako aktoresentzako egindako lanak nabarmendu ditzakegu: Emma Stone ‘The Favourite’ (2018 estreinatuko da), Rachel Weisz ‘My Cousin Rachel’ (2016), Cate Blanchett ‘Cinderella’ (2015), Angelina Jolie ‘Maleficent’ (2014). Diseinatzaile eta goi-mailako joskintzako burukoen sortzaile bezala, honakoekin elkarlanean aritu izan da, besteak beste: Javier Simorra, Manuel Albarran eta Elisa Palomino. Azken honentzako Londres eta Madrileko moda asteetan aurkeztutako burukoak sortu izan ditu, eta Monica Bellucci bezalako pertsona ospetxuek jantzi izan dituzte. Irakasle gisa, Trozmer Unibertsitateko (Mexiko), eta Bartzelonako Institut Catalá de la Moda eta Felicidad Duce bezalako zentroetan aritu izan da. Modan espezializatutako bi liburu argitaratu ditu, ingelesa, frantsesa eta portugesera itzuliak izan direnak: ‘Dibujo para diseñadores de moda’ y ’Diseño de Estampado. De la idea al print final’.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone