Quentin Jones-en ‘Chanel Dancing’ Cristóbal Balenciaga Museoan.

2011-eko abenduan, Quentin Jones-en ‘Chanel Dancing’ Cristóbal Balenciaga Museoan eman zen. Estudio YOX-ek antolatutako MODATIK, Moda Ikus-Arteen Topaketen barneko nazioarteko fashion film egitarauaren parte izan zen.

Quentin Jones britainiar errealizadore, ilustratzaile eta argazkilaria da. Bere lana, ID eta Vogue bezalako aldizkarietan azaldu da eta Chanel, Louis Vuitton edo Kenzo mailako moda-etxeentzako lan egin izan du. https://www.quentinjones.info/

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone