‘Värya’. Fashion filma.

Minimil moda etxearentzat egindako fashion filma. UU 2014 bildumako sorkuntzak aurkezten ditu.

Estudio YOXek ekoiztuta YOX LAB plataformaren barne,  Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin eta Cristóbal Balenciaga Fundazioarekin elkarlanean.

Cristóbal Balenciaga Museoan filmatua. 
Iraupena: 2,47 minutu.
Ekoizpen data: 2014ko maiatza.

Kontzeptua: Lan honetan halako sintonia sortzaile eta kontzeptual batzuk esploratzen dira; hain zuzen ere, Minimil etxearen sorkuntza-lanak Cristóbal Balenciagaren maisutasun inspiratzailearekin lotzen dituzten sintoniak. Feminitatea eta atenporalitatea, hau da, akatsik gabeko jostun baten ildo zainduak, ederki islatzen dira protagonistak daramatzan jantzien dotorezia eguneratuan; protagonista, gainera, zinema klasiko beltzean eta Hitchock-en zineman inspiratutako kontakizun eta eszenaratze batean txertatua ageri da. Ibilbidea Cristóbal Balenciagari eskainitako museoan egin da; eta agertoki bikain horretan, elementu harrigarri batek, hots, izaki urdin batek -beharbada, Balenciagaren beraren trazuaren oihartzunak- lagunduko du gure protagonista bere aldarteetan, bai eta aldarte horietako bakoitzari dagozkion look desberdinetan ere.

Sinopsia: Egoerak larritua, VÄRYAk museo dotore bat bisitatzea erabakiko du bere aldartea aldatzen saiatzeko. Anfitrioi misteriotsu batek lagunduko dio.

Gidoi eta zuzendaritza: Xabier Martínez-Jauregi.
Moda sorkuntzak: Minimil.
Ekoizpen ejekutiboa: Yon Martínez-Jauregi.

Kamera: Nagore Eceiza.
Argiztapena: Javier Langara.
Edizioa eta efektu digitalak: Egoitz Aulestia.
Abestia: ENE!ren “Being like this” ©Avantroots Records.

Estilismoa: Gabriel Azkoitia.
Modeloa: Laura Pérez-Mallaina.
Makillajea: Amaia Ruiz.
Ile-apainketa: Elvira Agoües.
Bitxiak: Agatha, Luxcenter, Marta Fernández.
Oinetakoak: La Palma.

Ekoizpen laguntzaileak: Ana Martínez eta Alicia Ibarzabal.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone