Tytti Thusberg-en ‘slow fashion’ jantzi bat Cannes-eko zinemaldian.

Tytti Thusbergen moda jasangarriko sorkuntza bat Cannes-eko zinemaldian ikusi zen, Kat Moorek jantzita.

Tytti Thusberg Donostian bizi eta estudioa duen artista eta diseinugile finlandiarra da. Bere lana, inspiratua eta zehatza da, eta jasangarritasunarekin konpromezu tinkoa duen arte-jantzi konbinaketan oinarritzen da. Diseinu, hezkuntza, antzerki eta ehungintza- berziklapenaren esperientzia alorrak jorratzen ditu.

Egun, ‘Uda gau bateko ametsa’, Tanttaka antzerki taldearen antzezlanaren jantzien joskintza arduraduna da, Donostia 2016  egitarauaren barne dagoena hain zuzen ere.

Estudio YOX-en berarekin elkarlanean aritzeko aukera atsegina izan dugu, guk antolatutako MID_E [2003-2010], nazioarteko arte eta sorkuntza- praktika garaikideen erakustaldiaren barne, arte-moda elkarketaren inguruan jorratutako bi jardueretan: 2005-ean bere sorkuntzen erakusketa bat antolatu genuen Arteleku erakustaldiaren hirugarren edizioaren barne. 2007-an Ion Fiz diseinugilearekin, Miguel Ángel Gaüeca artistarekin eta Mario Canal Doyle, artista, kritiko eta komisarioarekin batera, Koldo Mitxelena Kulturunean antolatutako eztabaida mahai batetan parte hartu zuen.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone