Cristóbal Balenciaga Museoa III. Uda ikastaroa. Modaren etikarantz: Erronkak eta aurrerapausoak egitarauaren barne. Estudio YOXek zuzendu zuen egitaraua Cristóbal Balenciaga Museoarentzat eta Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen barne.
Hitzaldi marko honetan, diseinuaren, ekoizpen material eta sinbolikoaren eta kontsumoaren prozesuetan jarduera etiko eta arduratsua sustatzeko, gaur egun, modak aurrez aurre dituen oztopo eta aukera nagusiak landu ziren, soziologiaren ikuspegitik.
Data:
2019ko uztailak 5.
Lekua:
Cristobal Balenciaga Museoa. Getaria.
Ekoizpena:
Cristobal Balenciaga Museoa.
Zuzendaritza:
Estudio YOX.
Laguntzaileak:
UPV-EHU, Kutxa Kultur Moda, Donostiako Sustapena.