Cristóbal Balenciaga Museoaren III Uda ikastaroa. Modaren etikarantz:
Erronkak eta aurrerapausoak.
Estudio YOX-ek Cristóbal Balenciaga Museoarentzat sortu eta zuzendutako, eta Euskal Herriko Unibertsitateko egitaruaren barne dagoen hirugarren ikastaro honetan Joanne Entwistle, Sass Brown eta Elena Salcedo Allende adituek perspektiba espezializatuak eskainiko dituzte.
Ikastaroak gaur egun modak etikarekin garatzen dituen topaketak eta honek gizartearekin eta ingurumenarekin dituen loturak ikuspegi orokorretik aztertuko ditu.
Data: Uztailak 5.
Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa, Getaria.
Ekoizpena: Cristóbal Balenciaga Museoa, Getaria.
Zuzendaritza: Estudio YOX.
Elkarlana: Euskal Herriko Unibertsitatea, Kutxa Kultur Moda, Donostiako Sustapena.
PONENTZIAK.
Modaren etikarantz: Erronkak eta aurrerapausoak.
Joanne Entwistle.
Hitzaldi marko honetan, diseinuaren, ekoizpen material eta sinbolikoaren eta kontsumoaren prozesuetan jarduera etiko eta arduratsua sustatzeko, gaur egun, modak aurrez aurre dituen
oztopo eta aukera nagusiak landuko dira, soziologiaren ikuspegitik.
Jasangarritasunaren erronka modaren industrian.
Elena Salcedo Allende.
Hitzaldi honetan, modak industria gisa sortzen dituen kalteak izango dira aztergai, baita ildo horretatik modaren industriak bere gain hartu beharreko oinarri etiko eta ekologikoko erronkak
ere. Iraunkortasunari dagokionez -eraginkortasunetik hasi eta erregeneraziora- egin diren zenbait hurbilpen landuko dira, hobekuntzak eta berrikuntzak -teknologian,modeloetan, produktuaren bizitza-ziklo osoan aplikatutako sistemetan- egin dituzten hainbat adibide erreal oinarri hartuta.
Berrikuntzak moda diseinu kontzientean.
Sass Brown.
Markek eta diseinatzaileek gero eta presio handiagoa dute modaren industriak eragiten duen inpaktu etikoari eta ingurumen inpaktuari erantzuteko. Hitzaldi honetan, moda diseinuko jarduera arduratsu eta kaltegarriak aztertuko dira, modaren sistema, negozioa nola egiten dugun eta nola kontsumitzen dugun zalantzan jartzen ari diren kontzeptuak eta soluzioak kontuan hartuta.