‘Moda eta artea David Delfínen ekoizpenean’. David Delfín taldea. Hitzaldia.

MID (MID_E), arte eta sorkuntza praktika garaikideen nazioarteko erakustaldiaren lehendabiziko edizioaren barne. MID_E-k ikusizko, plastiko eta akzio arte, moda eta musika inguruko nazioarteko perspektiba bat eskaintzen du.

Edizioaren sail didaktikoan, gai orokor bat proposatu zitzaien bi artista bisual, Ana Laura Aláez etaJoan Morey eta moda-etxe bati David Delfín, honen inguruan bere eritziak garatu ditzaten banakako hitzaldietan. Gaia honakoa izan zen: ‘Arte eta modaren elkar-aurkitzeak bere ekoizpenaren testuinguruan’.

LEKUAK
Donostia.
DATAK
2003ko uztailak 11-12-19 bitarte.
EGOITZAK
KM Kulturunea.
MID 03-eko BABESLEAK
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusia. Arteleku, KM Kulturunea eta Gaztemaniak. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.
MID 03-eko LAGUNTZAILEAK
Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatea. Donostiako Udalaren Donostia Kultura eta Gazteria Saila. Josy Peluquero.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone