Cristóbal Balenciaga Museoaren I. Uda Ikastaroa: moda- ekintzailetza gaur.
Cristóbal Balenciagak Donostian irekitako moda-etxearen 100 urtebetzearekin bat eginaz, Cristóbal Balenciaga Museoak ikastaro hau antolatzen du Estudio YOXen zuzendaritzarekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen barne.
Ikastaroa jardunaldi bakarrekoa izango da, eta moda-negozioko arlo estrategikoei buruzko hiru aditu-hitzaldiz osatuko da. Adituok ikuspuntu espezializatuak, egungo egoeraren erronken eta aukeren gaineko ikuspegi orokorra eta ekintzaileek sektorean arrakasta izateko beharrezkoak diren gaitasunak izango dituzte hizpide.
Hizlariak: Carlos Delso Mion, Javier Plazas, Elsa Rey Álvarez.
Ekimena moda-arloko diseinuko eta merkataritza-kudeaketako ikasleei eta profesionalei, sormen-zuzendariei, joera-analistei, publizistei eta modan interesatutako edonori zuzenduta dago.
Lekua: Miramar Jauregia, Donostia.
Data: Uztailak 6, 2017
Ekoizpena: Cristóbal Balenciaga Museoa.
Zuzendaritza: Estudio YOX.
Elkarlana: Euskal Herriko Unibertsitatea, Kutxa Kultur Moda, Donostiako Sustapena.