‘Lunéville Brodatua’. Elisabeth Roulleau. Ikastaroa. Bartzelona.

Ikasi goi-mailako joskintzako brodatu teknika hau Elisabeth Roulleau, Dior, Chanel eta Hermès bezalako moda-etxeekin lankidetzan aritu den brodatu irakaslearekin.

Ikastaro trinkoa 10 parte-hartzaile bakarrik.
Gaztelaniaz irakasten da.
Materialak eta parte-hartze ziurtagiria barne.

Iraupena: 21 ordu.
Egunak: 2019ko ekainaren 6-8.
Ordutegia:
10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 19:00etara.
Lekua:
Centre d’Artesania Catalunya, Bartzelona.
Ekoiztu eta antolatzen du: Estudio YOX.

IZENA EMATEKO.

Nori zuzentzen da: Brodatuarekiko pasioa duen edonori, teknika hau bere aktibitatean erabili nahi duten moda eta ehungintzako dekorazioko ikasle eta profesionalei.

Ikastaroa egiteko beharrezkoak dira josteko sentsibiltatea eta esku trebetasuna izatea.

Lunéville brodatua: Frantzian jatorria duen XIX mendetik erabiltzen den teknika da. Nazioarteko goi-mailako joskintzan nabarmena, Dior eta Chanel bezalako moda-etxe ezagunek erabiltzen dute. Eskuz eta Lunéville izeneko kako-orratz baten bidez, beira-ale eta harribitxiak (ezkatak, perlak, tutuak…) brodatzen dira. Hirugarren dimentsio aberatsa eta argitsua ematen die jantzi eta beste ehundurako euskarriei.

HELBURUAK
• Lunéville brodatuak ikasi: bere aukerak, aplikazioak eta terminologia.
• Lunéville brodatu pertsonalak sortu, hasieratik bukaerara, bere prozesu osoa ezagutu eta praktikatuz aditu baten laguntzarekin.
• Bikainki brodatu ahal izateko beharrezkoak diren zehaztasuna, keinua, jarrera, kontzentrazioa eta diziplina trebatu.

EDUKIAK
• Oinarrizko printzipioak. Oihalak, materialak eta tresnak.
• Brodatu bastidore propioa sortu eta erabiltzea.
• Eskuz eta zehaztasunez norabide zein puntada desberdinekin brodatzeko teknikak.
• Hari desberdinen erabilera: urre kolorezkoak, metalezkoak, etab.
• Lunéville orratz-kakoa ulertu eta lan egitea.
• Ehunaren bolumena.
• Harribitxi eta beira-aleekin konposizioak diseinatu eta jartzea.
• Gaitasun eta portaera fisiko eta psikologikoak brodatuak bikainki sortu ahal iazateko.
• Gure brodatuan eredu baten eskema interpretatu eta erreproduzitu.

ELISABETH ROULLEAU
Lyonen bizi da (Frantzia). La Brodeuse (Embroiderer) gisa ere ezaguna, Pariseko Cécile Henri Atelier-en lan egin zuen, Dior, Chanel eta Azzaro enpresako bildumetarako sorkuntzak eginez. Halaber, Hermès, Chafor, Alexis Mabille, Impasse 13, Didit Hediprasetyo edo Francesca Fossati bezalako hainbat herrialdetako diseinatzaile eta moda enpresekin elkarlanean aritu da.

Irakasle gisa, bai Lyonen duen atelierrean, bai Frantzian eta baita mundu osoko moda zentroetan ere ematen ditu tailer, ikastaro eta hitzaldiak. 2010az geroztik, Londresko Central Saint Martins-eko irakasle gonbidatua da eta beste hainbat nazioarteko eskola ospetsutan irakasten du, hala nola: Parisko Parsons School of Design eta Institut Français de la Mode-en; Tokioko Esmoden; Genevako Head -arte eta diseinu unibertsitatean-; Bartzelona, Madril, Erroma eta Turingo Istituto Europeo di Design-en; Cristóbal Balenciaga Museoan; Milango Scalako Academia Degli Arti delakoan.

http://www.elisabethroulleau.com/atelier/

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone