Kutxa Kultur Moda. Egonaldietarako deialdia 2017/18.

Deialdia Gipuzkoan gora egiten ari diren eta amateur diren sei diseinatzaileren hazkunde eta garapen profesionala sustatzen du.

Kutxa Kultur Modak lekua eskainiko die hautatuei beren lana egin dezaten Tabakaleran dagoen Kutxa Kultur Fabrikan, baita beraien bildumak sortzeko baliabideak, prestakuntza, sustapena eta aholkularitza profesionala ere.

Egonaldiek urtebeteko iraupena izango dute. 2017ko urrian hasiko dira eta 2018ko urrian amaituko dira bilduma Kutxa Kultur Moda desfilean aurkezten dutenean, horrela amaituz beraien egonaldia.

Izena emateko epea: 2017ko ekainaren 16tik irailaren 8ra.

Zehaztasunak Kutxa Kultur Modaren web orrian.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone