‘Jasangarritasunaren erronka modaren industrian’. Elena Salcedo Allende. Hitzaldia.

Cristóbal Balenciaga Museoa III. Uda ikastaroa. Modaren etikarantz: Erronkak eta aurrerapausoak egitarauaren barne. Estudio YOXek zuzendu zuen egitaraua Cristóbal Balenciaga Museoarentzat eta Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen barne.

Hitzaldi honetan, modak industria gisa sortzen dituen kalteak izan ziren aztergai, baita ildo horretatik modaren industriak bere gain hartu beharreko oinarri etiko eta ekologikoko erronkak ere. Iraunkortasunari dagokionez -eraginkortasunetik hasi eta erregeneraziora- egin diren zenbait hurbilpen landu ziren, hobekuntzak eta berrikuntzak -teknologian,modeloetan, produktuaren bizitza-ziklo osoan aplikatutako sistemetan- egin dituzten hainbat adibide erreal oinarri hartuta.

Data:
2019ko uztailak 5.
Lekua:
Cristobal Balenciaga Museoa. Getaria.
Ekoizpena:
Cristobal Balenciaga Museoa.
Programaren diseinu eta zuzendaritza:
Estudio YOX.
Laguntzaileak:
UPV-EHU, Kutxa Kultur Moda, Donostiako Sustapena.

Zehaztasun guztiak.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone