‘Fashion Filmak BFF-an’. Erakusketa egitaraua.

Fashion filmen egitaraua, “Bilbao Fashion and Future”, Bilbao Ekintzak moda-teknologia bateratzearen inguruan antolatutako jardunaldien barne eskaini zena. Jardunaldia Bilboko Bizkaia Aretoan izan zen, 2015-ko Urtarrilak 22an.

Estudio YOX-ek egile ospetsuen hamar lan aurkezten ditu:  Luke Gilford, Can Evgin, Ruth Hogben, Antoine Asseraf eta René Habermacher, Zach Gold, Dominick Sheldon, Daichi Yasuda, Bart Hess, Marie Schuller, Sergio Ojeda.

EGITARAUA

Azken hiru urteetan nazioarteko panoraman sortutako estetika aurreratzailea duten fashion film berritzaileen arteko aukeraketa da. Egile esanguratsuek moda etxe garrantzitsuekin elkarlanean egindako lanak dira.

‘ELECTRIC SIGNATURE’. Bart Hess.

‘ELECTRIC SIGNATURE’ [Sinadura elektrikoa]. Tod´s markarentzat egina. Marka honen sinboloaren zirkulu eta diamante formak gogorarazten ditu, era berean materia eta argien arteko erlazioa aztertzen duelarik.

Bart Hess. Herbehereak. Moda, diseinu eta arte alorretan lan egiten duen sortzailea. Bere lana ehungitza diseinuaren mugak hausten ditu, ikus-entzunezkoa, animazioa eta argazkigintzaren bitartez. Honakoekin aritu izan da elkarlanean: Vogue (Estatu Batuak), Palais de Tokyo eta Centre George Pompidou (Paris), Lady Gaga, Lucy McRae, Nick Knight, Iris Van Herpen, Walter Van Beirendonck.

‘THE WALL’. Dominick Sheldon.

THE WALL [harresia]. Aire akrobaten mugimendu eta elkar-eragitean inspiratutako lana. Milango fashion film jaialdiak zuzendari gazteari emandako saria jaso zuen.

Dominick Sheldon. Erresuma Batua. Film eta bideo egilea eta argazkilaria. Steven Klein estudioan lan egiten aritu ondoren bere estudioa irekin zuen New Yorken. Besteen artean, Interview eta W aldizkarietan argitaratu ditu bere lanak.

‘DICE KAYEK-WHITE’. Marie Schuller.

‘DICE KAYEK-WHITE’. Estanbuleko Diseinu Bienalak enkargatu zion fashion filma da, Dice Kayek’s Udaberria/Udara 2015 kolekzioa aurkezten duena.

Marie Schuller. Alemania. Modan espezializatzen den errealizadorea da. 2010etik Nick Knightek londonen duen SHOWstudio ezagunean fashion film zuzendaria da. Bere elkarlanean zehar honako marken kanpainak egin izan ditu: Hermes, Marni, Alexander McQueen, Diesel eta Armani. Bere lana nazioartean proiektatu izan da, hara nola Vienako Kunsthallean eta Pariseko Centre Pompidoun.

‘AUTOEROTIC’. Can Evgin.

‘AUTOEROTIC’ [Autoerotikoa]. Emauke eder batek, dotore eta kontrolduna, suge batekin dantza egiten du. Noizean behin errealitatea eta fantasia erotikoaren artean mugitzen da.

Can Evgin. Erresuma Batua. Errealizadore eta argazkilaria. Honako bezeroentzat lan egin izan du: Giorgio eta Emporio Armani, Dolce & Gabbana, Louis Vuitton, Rag & Bone. Honako aldizkarietan argitaratu izan ditu lanak: NOWNESS, Vogue -Erresuma Batua eta Alemania-, Dazed, Purple eta AnOther Magazine. Bere lanak Europan zehar proiektatu izan dira.

‘BEYOND THE GLASS’. Ruth Hogben.

‘BEYOND THE GLASS’ [Kristalaren atzetik]. SHOWstudiorekin egindako lana. Itsusitasuna aztertzen du Alfred Hitchcocken lanari gerturatuz. Saskia de Brauw top modelak antzezten du, Robbie Spencer, Dazed & Confused aldizkariko moda zuzendariaren estilismoarekin.

Ruth Hogben. Erresuma Batua. Errealizadore eta argazkilaria. SHOWstudion Nick Knightekin elkarlanean aritu izan da, ikus-entzunezkoak sortuz. Bere aldetik, argazki lanak argitaratu izan ditu Elle (Estatu Batuak), LOVE, AnOther, Dazed & Confused, W magazine eta beste aldizkarietan. Honako markentzako fashion filmak eta iragarkiak egin ditu: Christian Dior Parfums, Fendi, Hugo Boss, Louis Vuitton, Gareth Pugh, Alexander McQueen, MAC. Lady Gagarentzat bideoak egin izan ditu.

‘THE FUTURE OF FLESH’. Luke Gilford.

‘THE FUTURE OF FLESH’ [haragiaren etorkizuna]. Jane Fondarekin elkarlanean Pradarentzat egindako lana. Filmak jantzia bigarren azala dela hartzen du abiapuntu.

Luke Gilford. Estatu Batuak. Argazkilari eta zinema zuzendaria. Bere lanak New Yorkeko MOMA eta Amsterdameko FOAM bezalako museo eta aretoetan izan dira ikusgai. David Lynchekin, Martin Margiela, Angelica Houston eta Proenza Shoulerrekin elkarlanean aritu izan da. The New York Times, Dazed & Confused, V Magazine eta Voguen argitaratu izan ditu bere lanak.

‘SPIKE’. Zach Gold.

‘SPIKE’ [Punta]ֹ. 2014an New Yorkeko Brooklyn Museoak antolatutako ‘Takoi hiltzaileak’ deitutako eta takoi altuari buruzko erakusketarako sortutako lana da. Erakusketa honetan, Goldekin batera, beste bost artista esanguratsu parte hartu zuten, hauen artean Steven Klein eta Nick Knight.

Zach Gold. Estatu Batuak. Artista, argazkilaria eta errealizadorea. New Yorkeko, Playground kolektiboan ko-komisarioa da, bertan moda eta artearen arteko erlazioak aztertu eta lantzen dituela. Estatu Batuetan , Errusian, Frantzian, Irlandan, Italian eta beste zenbait herrialdeetan erakutsi izan ditu bere lanak. David Bowie eta Iggy Popekin elkarlanean aritu izan da. Besteen artean honako moda etxeentzako lan egin izan du: Issey Miyake, Nike, Iris Van Herpen, Intel, Motorola, Puma, A.F. Vandevorst.

‘SKULLY TULUM’. Sergio Ojeda.

‘SKULLY TULUM’. Sarrera/laburmetraia, Maya Hansen-ek ‘Mercedes Benz Madrid Fashion Week’en erakutsitako ‘Skully Tulum Udaberri/Udara 2013’ kolekzioarentzat sortua.

Sergio Ojeda. Espainia. Artista bisuala. Bere lanak Madrilgo Komunitateko sorkuntza garaikideko kolekzioan eta Cajamadrid kolekzioan daude. Honako diseinatzaileentzat fashion filmak sortu izan ditu (Maya Hansen, Assaad Awad, Rossy de Palma). Madrilgo ASM28 aretoak ordezkatzen du.

‘CHIARA SKURA’. Antoine Asseraf / René Habermacher.

‘CHIARA SKURA’. ‘Chiaroscuro’, Marios Schwaben Udaberri/Udara 2012 moda bildumarentzat sortua. Vogue Italiaren lankidetzarekin sortu zen. Argi eta iluntasunaren arteko kontrastean oinharritzen da. Amy Bailey aktoresak antzezten du. Berlingo fashion film jaialdian zinematografia hoberenarentzat izendatua izan zen.

Antoine Asseraf. Frantzia. Zuzendari kreatiboa eta errealizadore, moda eta publizitatean lan egiten du. Sorkuntzarekin lotutako beste zenbait lanetan aritzen da, hara nola: Mediartspace delakoan artista digitala; BETC EuroRSCG delakoan arte zuzendaria, ASVOFF eta Hyères jaialdietan fashion filmen ekoizle eta komisarioa.

René Habermacher. Suitza. Ilustratzaile izandako argazkilaria da. Besteen artean honakoetan argitaratu ditu lanak: L’Uomo Vogue, Vogue Italia, V Magazine, Love Magazine, Pop Magazine, Vogue Japoia, Vogue Alemania, Numero Paris. Bezeroen artean honakoak ditu: Christian Dior, Bulgari, Chaumet, L´Oréal, Thierry Mugler.

‘THE NAIL / LEONARD WONG’. Daichi Yasuda.

‘THE NAIL / LEONARD WONG’ [Iltzea / Leonard Wong’. Iltzearen eta Leonard Wong moda sorkuntzen denboraz kanpoko minimalismo dotorearen arteko paralelismoan oinharritzen da lan hau. Iltzeak Wongen mundu desberdinak irekitzen dizkio pertsonaiari. Emakumea aldatu egiten da.

Daichi Yasuda. Japoia. Errealizadorea. Sortzaile digital bezala hasi bazen ere, gaur egun klip musikal eta iragarkiak zuzentzen ditu batez ere. Japoiko era berri bat azaldu nahi du bere filmeetan.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone