‘Estanpatuen diseinua’. Miriam Ocariz. Ikastaroa. Bartzelona.

Ikasi Miriam Ocarizekin bere teknika eta sekretuak goi-mailako estanpatuak diseinatzeko.

Iraupena: 16 ordu.
Datak: Urriak 25-26, 2019.
Ordutegia: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00.
Lekua: Centre d’Artesania Catalunya, Barcelona.
Kolaboratzen du: Centre d’Artesania Catalunya.
Ekoizle eta antolatzailea: Estudio YOX.

Ikastaro teoriko-praktikoa. Materiale eta asistentzia zihurtagiria barne.

IZENA EMATEKO
Prezioa: 290 euro.

ZEHAZTASUN GUZTIAK
Ikastaroa estanpatuen diseinuan eskarmentua duten eta ez dutenentzat egokitzen da, batez ere diseinu grafiko, moda, dekorazio, arte eta artisautza inguruko ikasle eta profesionalentzako aproposa da.

Hizkuntza: Gaztelera.

Parte hartzeko baldintzak:
▪ Adobe Photoshopeko erabileraren oinharrizko ezagutzak izatea.
▪ Ordenagailu eramangarri bat izatea Adobe Photoshop programarekin (edozein bertsio). Parte-hartzaileek ikastaroaren praktika bere ordenagailuetan egingo dute.

Miriam Ocariz.

HELBURUAK ETA EDUKIAK
Ikastaro honetan Miriam Ocarizek, bere esperientzia, prozesuak, erreferentziak eta eraginak abiapuntutzat hartuta, estanpatuak diseinatzeko duen eskarmentua partekatzen du. Parte-hartzaileek, giro erlaxatu eta egoki batean, beren estanpazio pertsonalen diseinuak garatuko dituzte eta ideia grafikoa eta euskarriaren bitarteko sorkuntza eta egokitzapen prozezua ikasiko dute.

HELBURUAK
▪ Ohial-gaineko estanpazioan erabiltzen diren baliabide tekniko, plastiko eta estetiko ezberdinak ezagutzea.
▪ Estanpatuen diseinurako sormen gaitasunak garatzea.
▪ Ehungintza eta estanpazio materialak hautematen ikastea, haien portaeraren eta asmo espresiboaren arabera.
▪ Estanpazio prozesuetan jarrera ikertzaile eta esperimentala sustatzea.
▪ Estanpazio diseinuak sortu, beren aplikazioetarako egokiak diren baliabide eta teknikak erabiliz.

EDUKIAK
Teoria eta demostrazioak.
▪ Miriam Ocarizek bere nortasun zeinua den estanpazioaren inguruko bere lan pertsonala, eraginak eta erreferentziak azaltzen ditu aurkezpen sarreran.
▪ Bere lan grafikoagatik bereziki ezagunak diren moda munduko erreferenteak.
▪ Estanpatu baten bide estetikoa gidatu dezaketen gai eta plastika talde nagusiak.
▪ Oihal-gaineko estanpazioaren tekniken hastapena.
▪ ‘Rapport’ edo ‘pattern’ (patroi grafikoa) sortzeko erabiltzen den gutxieneko errepikapen unitatea.
▪ Rapportaren teknikak.
▪ Pattern-a eta bere errepikapenaren, erritmoaren, norabidearen eta sekuentziaren formula desberdinak.
▪ Estanpazioa abiapuntutzat hartuz egindako ehungintza mundurako hurbilketa; ehunei inguruko sarrera bere desberdintze eta antolaketan (jaitsiera, pisua, distira, testura, aldakortasuna) eta estanpatuarekin duten harremanean oinarrituz; estanpatu batek oihal desberdinetan izan dezaken portaera desberdinak.
▪ Estanpa eta honek jantzia edo beste euskarrien egiturarekin duen harremana.
▪ Proiektua estampazio profesionalari aurkezteko ereduak. Kolore, bereizmen, formatu eta abarren gidak.
* Eduki guztiak dokumentazio bisuala eta adibide fisikoekin lagunduko dira.

Ariketa praktikoak.
▪ Rapport eta patternak diseinatzea.
▪ Rapportaren aplikazioa jantzi desberdinetan, bai planoan eta jantzi-zirriborroan.
▪ Rapporten sorkuntza eskuzko marrazkia Photoshopeko lanarekin konbinatuz.
▪ Aukeratutako jantziaren eskala aztertzea.
▪ Kolorearen aldakuntzak.

MIRIAM OCARIZ
Miriam Ocariz_portrait

Moda diseinatzailea, artista grafikoa eta irakaslea. Espainian Moda sortzaileen Elkarteko kide da. Hogei urteko ibilbidea egin du moda munduan.

Arte Ederretan lizentziatua da eta Moda Diseinu titulua dauka.

Estanpatuak dira bere moda sorkuntzaren nortasun zeinu nagusia, baita ere oihalen kalitatean eta jantzien garapenean jartzen duen arreta berezia.

2002an L’Oreal Paris saria lortu zuen, Madrilgo Cibeleseko Pasarela diseinatzaile gazteentzako bildumako lehenengo bildumarekin. 2004 eta 2006 urteetan, Armand Basi enpresaren emakumezko ataleko sorkuntza zuzendari izan zen.

Gaur egun, Miriam Ocariz, Espainiako moda diseinatzaileen artean garrantzitsuenetako bat da. Bere moda bildumak erakusgai izan ditu estatu espainoleko pasarela nagusietan, baita nazioarteko azoka eta saloietan ere: besteak beste, Milango White delakoan, edoeta Who’s Next eta Tranoi-n Parisen. Bere sorkuntzak, beti posizionamenduaren inguruko filosofiaren arabera, mundu osoan lortu dituzte salmenta puntuak (Frantzia, Estatu Batuak, Italia, Erresuma Batua, Japonia …), Parisko Colette eta Kabuki eta New Yorkeko Barney-n esate baterako. 2009an Tokioko HP France taldearekin akordioa lortu zuen, Japonian bere bildumak banatzeko.

Miriam Ocarizen lana, bai jantziak eta marrazkiak, Espainia mailako eta nazioarteko erakusketa aretoetan antolatutako erakusketetan ikusgai izan dira, besteak beste, Bilboko Marzana Arte Aretoan, Madrilgo Jantzien Museoan, Errege Sofía Arte Zentroko Museo Nazionalean, Tokioko Cervantes Institutuan edo New Yorkeko Queen Sofia Espainiako Institutuan.

…………………………………………………………..

Beste zehaztasunak jasotzeko, zure kontsulta mail@estudioyox.com helbide elektronikora bidali dezakezu.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone