‘Estanpatuen diseinua’. Miriam Ocariz. Ikastaroa.

Miriam Ocariz, diseinatzaile, artista grafiko, irakasle eta oihal-gaineko estanpatuan aditua denak, bere teknika eta sekretuak irakasten dizkizu.

Datak:
Azaroak 24 eta 25, 2018.
Lekua:
Centro Superior de Diseño Hacer Creativo, Zaragoza.
Ekoizle eta antolatzailea:
Estudio YOX.
Elkarlana:
Centro Superior de Diseño Hacer Creativo.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone
‘Goi-mailako Joskintza Burukoak’. Angel Amor. Ikastaroa. 6. edizioa.

Angel Amor, kapelagile aditua, zinema figuringile eta irakaslea denak, ikastaro arrakastatsu hau ematen du.

Ikastaro trinkoa. 16 plaza soilik. Arreta pertsonalizatua.

Parte-hartzaile bakoitza bere goi-mailako joskintza burukoa sortuko du Organza Larrosa teknikarekin. Pieza bakarra eta esklusibo bat, hain zuzen ere.

Nori zuzendua: Moda diseinuan eta kapelu zein burukoen sorkuntzan interesa duten pertsonak.
Iraupena: 16 ordu.
Egunak: Abenduak 2-3, 2017. Ordutegia: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00.
Lekua: Hotel Maisonnave. Kale Berria, 20. Iruña.
Antolatzailea: Estudio YOX.
Laguntzailea: Hotel Maisonnave.

Materialak barne daude eta asistentzia-ziurtagiria ematen zaie parte hartzen dutenei.

Ikastaroan Izena emateko edoeta kontsultak egiteko gurekin harremanetan jar zaitezke mail@estudioyox.com e-posta helbidean zure izena, helbide elektronikoa eta telefonoa bidaliz.

EDUKIAK

Angel Amor-ek goi-mailako joskintza inguruan dituen ezagutzak eta trebetasuna partekatzen ditu ikastaro honetan. Giro lasaian eta arreta pertsonalizaturekin, diseinatu, moztu, lore konposizio eta muntatzeko prozedurak sakonki landuko dira Organza Larrosako teknikatik abiatuta. Teknika hau soineko eta osagarrietan -brotxe, zorroak, oinetakoak- erabili daiteke ere. Parte-hartzaileek bere burukoa sortzeko aukera izango dute: pieza bakarra eta esklusiboa aditu ezagunaren laguntzarekin. Honako gaiak ikasi edoeta hobetuko dira:

Organza larrosen diseinua, aukerak eta maneiua.
Zeta organza nola tindatu. Gradazio efektuak.
Lumak nola tindatu.
Basearen eredua: portaerak eta egokitzapena.
Larrosa nola eutsi diademan eta beste euskarrietan.

ANGEL AMOR

Angel Amor, Angel Fernández Gisasolaren (Bilbo) ezizena da. Bilbao. Bilbo eta Londres artean bizi da.

Londreseko Central Saint Martins-en ikasketak burutu zituen. Jantzien profesionala bezala, kapelagintzan eta atrezzoan lan egiten du, nazioarteko nazioarteko filma eta telebista ekoizpenetan, hara nola Warner Brothers, Walt Disney, Fox, BBC eta ITV-entzako. Zinema munduan honako aktoresentzako egindako lanak nabarmendu ditzakegu: Emma Stone ‘The Favourite’ (2018 estreinatuko da), Rachel Weisz ‘My Cousin Rachel’ (2016), Cate Blanchett ‘Cinderella’ (2015), Angelina Jolie ‘Maleficent’ (2014). Diseinatzaile eta goi-mailako joskintzako burukoen sortzaile bezala, honakoekin elkarlanean aritu izan da, besteak beste: Javier Simorra, Manuel Albarran eta Elisa Palomino. Azken honentzako Londres eta Madrileko moda asteetan aurkeztutako burukoak sortu izan ditu, eta Monica Bellucci bezalako pertsona ospetxuek jantzi izan dituzte. Irakasle gisa, Trozmer Unibertsitateko (Mexiko), eta Bartzelonako Institut Catalá de la Moda eta Felicidad Duce bezalako zentroetan aritu izan da. Modan espezializatutako bi liburu argitaratu ditu, ingelesa, frantsesa eta portugesera itzuliak izan direnak: ‘Dibujo para diseñadores de moda’ y ’Diseño de Estampado. De la idea al print final’

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone
‘Goi-mailako joskintza burukoak’. Angel Amor. Ikastaroa. 5. edizioa.

Angel Amor, kapelagile aditua, zinema figuringile eta irakaslea denak, ikastaro arrakastatsu hau ematen du.

Ikastaro trinkoa. 16 plaza soilik. Arreta pertsonalizatua.

Parte-hartzaile bakoitza bere goi-mailako joskintza burukoa sortuko du Organza Larrosa teknikarekin. Pieza bakarra eta esklusibo bat, hain zuzen ere.

Nori zuzendua: Moda diseinuan, eta bereziki burukoen sorkuntzan interesa duten pertsonak.
Iraupena: 16 ordu.
Egunak: Urriak 28 eta 29, 2017. Ordutegia: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00.
Lekua: Kutxa Kultur Fabrika. Tabakalera eraikina, Donostia.
Antolatzailea: Estudio YOX.
Laguntzailea: Kutxa Kultur Moda.

Materialak barne daude eta asistentzia-ziurtagiria ematen zaie parte hartzen dutenei.

Ikastaroan Izena emateko edoeta kontsultak egiteko gurekin harremanetan jar zaitezke mail@estudioyox.com e-posta helbidean zure izena, helbide elektronikoa eta telefonoa bidaliz.

EDUKIAK

Angel Amor-ek goi-mailako joskintza inguruan dituen ezagutzak eta trebetasuna partekatzen ditu ikastaro honetan. Giro lasaian eta arreta pertsonalizaturekin, diseinatu, moztu, lore konposizio eta muntatzeko prozedurak sakonki landuko dira Organza Larrosako teknikatik abiatuta. Teknika hau soineko eta osagarrietan -brotxe, zorroak, oinetakoak- erabili daiteke ere. Parte-hartzaileek bere burukoa sortzeko aukera izango dute: pieza bakarra eta esklusiboa aditu ezagunaren laguntzarekin. Honako gaiak ikasi edoeta hobetuko dira:

Organza larrosen diseinua, aukerak eta maneiua.
Zeta organza nola tindatu. Gradazio efektuak.
Lumak nola tindatu.
Basearen eredua: portaerak eta egokitzapena.
Larrosa nola eutsi diademan eta beste euskarrietan.

ANGEL AMOR

Angel Amor, Angel Fernández Gisasolaren (Bilbo) ezizena da. Bilbao. Bilbo eta Londres artean bizi da.

Londreseko Central Saint Martins-en ikasketak burutu zituen. Jantzien profesionala bezala, kapelagintzan eta atrezzoan lan egiten du, nazioarteko nazioarteko filma eta telebista ekoizpenetan, hara nola Warner Brothers, Walt Disney, Fox, BBC eta ITV-entzako. Zinema munduan honako aktoresentzako egindako lanak nabarmendu ditzakegu: Emma Stone ‘The Favourite’ (2018 estreinatuko da), Rachel Weisz ‘My Cousin Rachel’ (2016), Cate Blanchett ‘Cinderella’ (2015), Angelina Jolie ‘Maleficent’ (2014). Diseinatzaile eta goi-mailako joskintzako burukoen sortzaile bezala, honakoekin elkarlanean aritu izan da, besteak beste: Javier Simorra, Manuel Albarran eta Elisa Palomino. Azken honentzako Londres eta Madrileko moda asteetan aurkeztutako burukoak sortu izan ditu, eta Monica Bellucci bezalako pertsona ospetxuek jantzi izan dituzte. Irakasle gisa, Trozmer Unibertsitateko (Mexiko), eta Bartzelonako Institut Catalá de la Moda eta Felicidad Duce bezalako zentroetan aritu izan da. Modan espezializatutako bi liburu argitaratu ditu, ingelesa, frantsesa eta portugesera itzuliak izan direnak: ‘Dibujo para diseñadores de moda’ y ’Diseño de Estampado. De la idea al print final’.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone
Fashion and Films II. Egitaraua Guggenheim Bilbaon.

Fashion and Films, dimentsio etikoa duten moda ikus-entzunezkoen erakustaldiaren bigarren edizioa. Guggenheim Bilbao Museoaren 20. urteurrenaren barne eskainia, TopArte jardueraren laguntzarekin.

Guggenheim Bilbao Museoa.
Ekainak 8-9, 2017.

Bi egunetan zehar, egitarau honek egungo gizartean presentzia gehien duten bi kultur manifestapenak (ikus-entzunezkoa eta moda) elkartzen dituen bitarteko honek eratzen dituen hainbat formatu eta gerturatze jorratzen ditu. Azken hamarkadan paradigmatikoak diren lanak eta gaur egun errealizadore zein moda-etxe ezagun zein emergenteek nazioartean sortzen dituzten ikus-entzunezkoak ikusiko dira.

Zehaztasun guztiak Guggenheim Bilbao Museoko web orrian.

Fashion and Films II_EstudioYox

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone
‘Goi-mailako joskintza burukoak’ ikastaroa Angel Amorrekin. 3. edizioa.

Angel Amor, kapelagile aditua, zinemarako jantzien egilea eta irakaslea denak, ‘Goi-mailako joskintza burukoak’ ikastaroaren hirugarren edizioa eman zuen. Donostiako Hotel Arrizul Congress delakoan izan zen, bertan moda diseinugileak, veste arloetako sortzaileak eta veste pertsona interesatuak parte hartu zutela.

Parte hartzaileek Angel Amorrekin ikasteko aukera paregabea izan zuten, Espainia zein nazioarteko editoriale eta zinema ekoizpenetan Cate Blanchett, Monica Bellucci edo Mila Cunis bezalakoak jantzi izan dituenarekin, hain zuzen ere.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone
Quentin Jones-en ‘Chanel Dancing’ Cristóbal Balenciaga Museoan.

2011-eko abenduan, Quentin Jones-en ‘Chanel Dancing’ Cristóbal Balenciaga Museoan eman zen. Estudio YOX-ek antolatutako MODATIK, Moda Ikus-Arteen Topaketen barneko nazioarteko fashion film egitarauaren parte izan zen.

Quentin Jones britainiar errealizadore, ilustratzaile eta argazkilaria da. Bere lana, ID eta Vogue bezalako aldizkarietan azaldu da eta Chanel, Louis Vuitton edo Kenzo mailako moda-etxeentzako lan egin izan du. https://www.quentinjones.info/

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone
‘Subractive cutting‘. Julian Roberts-en workshop-a.

2009-ko urrian Julian Roberts-en ‘Subtractive cutting’ workshop-a eskaini genuen Donostiako Artelekun.

Artista eta diseinatzaileei zuzendua eta bi eguneko iraupenarekin, workshop honek Julian Robertsek garatutako teknika honen aukerak landu zituen.

Julian Roberts Mixed Media Textiles masterraren tutorea da Londres-eko Royal College of Art eskolan eta bere teknika munduko unibertsitate eta zentruetan irakatsi du.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone
Michael Mayer-ek MID_En jo zuen.

Michael Mayer-ek, MID_E, nazioarteko arte eta sorkuntza- praktika garaikideen erakustaldiaren barneko ‘Go&Egon’ ekitaldian, elektronika berritzaileko saio bat eskaini zuen. 2003-ko irailan izan zen, Donostiako Jareño aretoan, hain zuzen ere. Ekitaldian, Ascii.Disko, Ivanka, Ramón Churruca eta Madel-ek parte hartu zuten. Go&Egon’ buruzko zehaztasun gehiago. 

Michael Mayer azken hamarkadako Alemaniako elektronika eszenako DJ eta ekoizle ospetsua da. Eragin handia duen Kompakt, alemaniar musika-etxean zuzendarikide den Mayer-ek, Depeche Mode, Pet Shop Boys, Rufus Wainwright, Miss Kittin eta Foals artista esanguratsuen abestiak bernahastu izan ditu ekoizle bezala. Kompakten lana eta bere lan pertsonala, musikarenganako gerturapen humanista honek bereizten ditu, elektronika berritzailea pop-arekin konbinatzea, melodia fresku, ahots sample-ak erabiliaz, etab.

Bere abesti bat entzun.

Michael Mayer eta Kompakt ekoizpen- etxeari buruzko zehaztasun gehiago ingelesez.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone
René Habermacher-ek ‘MODATIK 013’-n parte hartu zuen.

René Habermacher argazkilariak MODATIK, Estudio YOXek antolatutako Moda eta Ikus-Arteen Topaketen bigarren edizioan parte hartu zuen. Bere lana, ‘An Artist should not make himself into and idol’, Marina Abramović artistarekin eginikoa, edizio honen moda-argazkigintzako erakusketan parte hartu zuen.  Erakusketa honetan, besteak beste honako sortzaileek ere parte hartu zuten: Jean-François LepageChen ManRonald StoopsErwin OlafJavier VallhonratAna Laura Aláez. 2013-ko urriak 11 eta azaroak 10 bitarte izan zen Cristóbal Balenciaga Museoan.

Egitarauari buruzko zehaztasun gehiago.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone
Bubi Canalek MID_E-n parte hartu zuen.

Bubi Canal artistak MID_E,  Estudio YOXek antolatutako arte eta sorkuntza-praktika garaikideen VIII. edizioan parte hartu zuen. ‘Trust In Me’ izenburuko bere lana ’MutaVideo’, nazioarteko bideo-sorkuntza egitarauan erakutsi zen. Transformazioaren ideiaren inguruan jorratutako edizio honetan, besteak beste honakoek ere parte hartu zuten: Bart Hess, Gabi Schillig, Sonia Levy, Pyuupiru, Levi Van Veluw.  2010-ko uztailan izan zen, Donostiako Artelekun.
Egitarauari buruzko zehaztasun gehiago.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone
Colectivo YOX Estudio YOX bilakatu da.

Hamabost urteko ibilbidea ospatzen dugu, ilusioa, izena eta web-a berrituz. Eraberritu gara, sorkuntza garaikidearen inguruko sorkuntza, antolaketa eta hedapen proiektuei zuzendutako proiektuak mantenduz eta produktu eta zerbitzu berriak eskainiz.

Colectivo YOX Estudio YOX da orain. Ezagutzen ez bagaituzu edo egin ditugun berrikuntzak ezagutu nahi badituzu, gure web berrian murgiltzera animatzen zaitugu. Bertan, gure ibilbidean egindako proiektu hoberenekin batera, gure jarduera berriak ikusteko aukera izango duzu .

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone
‘Nazioarteko Fashion Filma’, egitaraua Bilbao Fashion and Futurentzat.

Estudio YOX-ek “Bilbao Fashion and Future” Bilbao Ekintzak eskainitako jardunaldiarentzat aukeratutako egitaraua. Jardunaldia Bilboko Bizkaia Aretoan izan zen, 2015-ko Urtarrilak 22an.

Azken hiru urteetan nazioarteko panoraman sortutako estetika aurreratzailea duten fashion film berritzaileen arteko aukeraketa da. Egile esanguratsuek moda etxe garrantzitsuekin elkarlanean egindako lanak dira.

Zehaztasun gehiagorako.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone