‘Ametsak janzten’ master class-a Gran Hotel Domine Bilbao-n.

‘AMETSAK JANZTEN. Zinema eta Telebistarako jantziak’ izeneko master class sortaren lehenengo saioa Gran Hotel Domine Bilbao hotelean jorratu zen. Moda, zinema jantzigintza, arte eta komunikazio profesional talde batekin batera, moda eta zineman interesatutako ikuslego orokorra ere bertaratu zen.

Angel Amorrek zinema jantzigintzan dituen jakintzak eta esperientziak partekatu zituen hiru orduz. Angel Amor, Disney, BBC edo Warner Bross-entzat aritu izan da. Jantzi eta atrezo lanak egin izan ditu ‘Cinderella’ eta ‘Maleficent’ filmeetan esaterako. Oscar sariak jaso izan dituen Sandy Powell zinema jantzi diseinugilearekin lan egin izan du eta Cate Blanchett eta Angelina Jolie bezalako aktoresak jantzi izan ditu.

Zehaztasun gehiago.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone