‘Ametsak Janzten’. Angel Amor. Master class.

AMETSAK JANZTEN. Zinema eta Telebistarako jantziak’. Angel Amorren Master Class-a.
Angel Amor, britainiar eta estatubatuar ekoizpenetan jantzi eta attrezzo sortzaile dena, ikastaro magistral sorta bat eskainiko du Euskadi eta Espainiako zentruetan.

Nori zuendua: Moda, arte ederrak, dekorazioa, zinema, diseinu grafiko… bezalako sorkuntza- esparruetako profesional zein ikasleei. Baita ere zinema jantzietan interesa duen edonorrentzat.

Lehendabiziko data: Uztailak 1, 2016. Ordutegia: 18:00-21:00.
Lekua: Gran Hotel Domine Bilbao. Alameda Mazarredo, 61, Bilbao.
Antolatzailea: Estudio YOX. Laguntzailea: Gran Hotel Domine Bilbao.

Vistiendo sueños_Angel Amor_Gran Hotel Domine BilbaoVistiendo sueños_Angel Amor_Hotel Domine Bilbao_2

EDUKIAK.

Angel Amorrek, zinema eta telebista jantzien sorkuntza- prozesuan duen ezagutzak eta eskarmentua partekatzen du ikastaro honetan. Formatu teoriko- praktiko baten bitartez eta ikus-entzunezko materialek lagunduta, gai garrantzitsuak jorratuko ditu, hara nola: ikerketa, ikus- entzunezko ekoizpenetako talde eta sailekin -jantzi, arte, antzezleak…- erlazioa, aurrekontuak, material eta tresnak, etab. Parte hartzaileek, azaldutako kontzeptuen garapen pertsonalari bideratuko ariketa praktikoak egingo dituzte.

ANGEL AMOR. 
Angel Amor, Ángel Fernándezen ezizen artistikoa. Bilbo. Londresen bizi da.

Londreseko Central Saint Martins-en moda graduonkoa lortu zuen. Jantzien profesional bezala, honako zinema eta telebista ekoizleekin lan egin izan du: Warner Brothers, Walt Disney, Fox, BBC eta ITV. Aipagarriak dira zinemagintzarako egin dituen honako lanak: ‘Cinderella (2015) Cate Blanchett jantziz eta ‘Maleficent’ (2014), Angelina Jolie jantziz. Egun, 2017an estreinatuko den ‘My Cousin Rachel’ filmaren arte sailean egindako lana bukatu du. Elisa Palomino, Manuel Albarrán, eta Javier Simorra diseinugileekin lan egin du, ere. Irakasle bezala, honako zentruetan aritu izan da besteak beste: Trozmer University (Mexico), Institut Catalan de la Moda eta Felicidad Duce Bartzelonan. Moda inguruko bi liburu argitaratu ditu espaineraz, biak ingelesa, frantzesa eta portugesera itzuli direlarik: ‘Marrazkia moda diseinugileentzat’ eta ’Estanpatuen diseinua. Ideiatik hasita print-era’.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone